Berriak
Asteazkenean 'Cuidadores' filma eta Alzheimerraren inguruko hitzaldia
Larunbatean Alzheimerraren munduko eguna izan da, eta horren harira, gaixotasun horren inguruko jardunaldia antolatu dute Gizarte Zerbitzuek. AFAGI Gipuzkoako Alzheimerraren elkartearekin batera antolatuta, asteazkenean (hilak 25) 'Cuidadores' dokumentala emango dute, eta ondoren, hitzaldia emango du Naroa Diaz Criado, AFAGIko Gizarte Langileak. 18:00etan hasiko da emanaldia, Elkargunean, eta horren ondotik izango da hitzaldia.