Hemendik aurrera ere, hala jarraitzeko asmoa erakutsi dute, gainera, bai udalek eta baita diputazioak ere Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendariak garraio publikoaren aldeko apustua "berretsi" du. Erroitzeneak aurreratu duenez, "aurrera begirako apustu estrategiko berriak ditugu eskuartean, eta aurki Gipuzkoako 57 herritan garraioaren eta mugikortasunaren inguruko prozesu parte-hartzailea abiatuko dugu, herritarren behar eta mugikortasun ohiturak aztertu eta eskualdean, eta oro har, Gipuzkoan zerbitzu berriak ezartzeko".