Berriak
Autobuses La Guipuzcoanak Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu du
Bai Euskarari ziurtagiriaren bigarren maila eskuratu du Autobuses La Guipuzcoana S.A. enpresak, Zerbitzua Euskaraz maila hain justu.Gaur (astelehena) jaso dute enpresa horretako ordezkariek ziurtagiri hori, Ziurtagiria elkarteko eta Azkoitiko Udaleko ordezkarien eskutik. Argazkian Jose Luis eta Ane Iraeta, Autobuses La Guipuzcaona enpresako ordezkariak, Arkaitz Illarramendi Ziurtagiria Elkarteko teknikaria (ezkerrean) eta Agurtzane Epelde Udaleko euskara zinegotzia ageri dira, ziurtagiria jasotako unean.
Zerbitzua Euskaraz programa horretako bigarren mailako ziurtagiria da: aurrena Bidean maila da eta hirugarrena Zerbitzua eta Lana maila.