Banaketa ekitaldian Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak, Leire Etxaniz eta Iñaki Portilla zinegotziek, Enplegu Plana gauzatu duen Iraurgi Berritzen erakundeko Begoña Beobidek eta ikastaroetako irakasleek hartu zuten parte. Guztira, 45 diploma banatu ziren; Kudeaketa komertziala eta internalizazioan 15 ikasle izan dira, IKT: web aplikazioen garapenean 10 lagun eta Geriatria laguntzailean, berriz, 20. Etxeberria alkateak ikasle guztiak zoriontzeaz gain, formazioaren garrantzia nabarmendu zuen eskualdeko garapenaren baitan.