Guztira 14 lan aurkeztu dira aurtengo Andramaixetako kartel lehiaketara. Aurkeztutako lanak Torre Zurin egon dira ikusgai eta herritarrek euren gustukoenari botoa emateko aukera ere izan dute; guztira 270 bisitari izan ditu erakusketak.
Berriak
Andramaixen zai
Andramaixen zai. Hala agertzen da 2013ko festetako kartelean agertzen den azkoitiarra. Beñat Alkortak egin du eta San Martindik hartutako irudi bat du oinarri. Originala, Andramaixetako erreferentziaz betetakoa eta kalitatezkoa delako aukeratu du epaimahaiak 14 lanen artean. Arte ederretan aditu batek, diseinatzaile batek eta kultura teknikari batek egin ditu epaimahai lanak. Gustura agertu da Alkorta sariarekin, "sorpresa" handia izan dela aitortu du eta ez zuela inondik ere irabazterik espero, "azken unean egindakoa izan delako". Andramari bezperan jasoko du saria, udal pleno aretoan.