Berriak
Bi lan orientatzaile kontratatzeko deialdia atera du Iraurgi Berritzenek
Lan orientatzaileak kontratatzeko deialdia atera du Iraurgi Berritzenek: bi lanpostu izango dira, irailetik aurrera lanean hastekoak. Bi pertsona horiek lan orientazio zerbitzuan eta enplegu zentroan enplegu eskatzaileei harrera egiteko dira. Bete beharreko ezinbesteko baldintzak, berriz, honakoak dira: bukatutako goi-maila edo erdi-mailako unibetsitateko ikasketak izatea, humanitate arloarekin lotutakoak. Lan-orientatzaile bezala gutxienik urtebeteko esperientzia izatea eta ofimatika, internet eta lan-merkatuaren ezagutzea. Interesatuek datorren astean eman beharko dute izena, Lanbiden. Hemen duzue erreferentzia.