Berriak
Auzokonposta eta autokonposta egiten, gero eta herritar gehiago
Auzokonposta egiteko liburutegi inguruko gunea handitu egin du mankomunitateak, eta horri esker, hirugarren talde bat hasi da auzokonposta egiten. Hirugarren talde horretako herritarrek asteartean jaso zituzten beharrezko materialak eta ikastaroa, eta hasi dira egiten batzuk. Horrez gain, autokonpostagailu gehiago ere banatu ziren astearteko bilera horretan, euren lorategi edo zelaian autokonposta egitea erabaki duten azkoitiarrak ere gero eta gehiago direlako.