Erabaki horrekin, Udalak zerbitzu publikoen aldeko apostua berretsi du. Herrilanetako asko enpresa pribatuei azpikontratatzen zitzaizkien orain arte, baina horren ordez, zerbitzu publikoak indartu eta Udalak bere gain hartzea erabaki du, eta horregatik erosi du makina berria, erabilera anitzeko makina izaki, herriko lan ezberdin ugari brigadak berak egitea ahalbideratuko baitu.
Berriak
Brigada hasi da baserri bideak garbitzen
Udalak erabilera anitzeko makina berri bat erosi du, eta dagoeneko hasi da baserri bideak garbitzen. Brigada astelehenean hasi zen landa eremuko bideetan lanean, eta orduz geroztik, goiz eta arratsalde ari da bide bazterrak txukuntzen. Egunotan Madariaga aldean ari dira, eta pixkanaka pixkanaka auzo eta eremu guztiak pasatzea da helburua, ahalik eta azkarren. Udalak eskuratu duen makina erabilera anitzekoa da, eta bide bazterretako belarrak garbitzeko ez ezik, bestelako lanak egiteko balio du. Horregatik, baserri bideak garbitu ostean, landa eremuko zein herri guneko lanak egiteko erabiliko da.