Mintzalaguna, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez dutenekin elkartzean datza.Bertan, edozeinek har dezake parte, euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.
GURASOLAGUN
Egitasmoa hazten doan neurrian eta jende gehiago hurbiltzen doan heinean, beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan. Honen adibiderik garbiena GURASOLAGUN da.
Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea da helburua; plazan, parkean, ikastetxeetako jolastokian... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortuz.
Ikasturte berriarekin batera, Xabier Munibe eta Floreaga Salestar ikastxeekin eta Haurreskolarekin elkarlanean martxan jarriko da Gurasolagun. Zure ikastetxean Gurasolagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, edo seme-alabak eramandako esku-orria mahai gainean baduzu,ez dudarik egin, joan idazkaritzara eta eman izena.
Azkoitian 10etik gora dira martxan dauden taldeak; eta dagoeneko 40 lagun baino gehiago talde hauetan parte hartzen duten mintzalagunak. Praktikatu gurekin! lemapean, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute.
Gainera, partaideek EHUko kredituak eskuratu ahalko dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta berria egunkaria merkeago eta beste hainbat abantaila.
Informazio gehiago nahi izanez gero: 943 15 10 89 (Izaro) eta 943 85 71 75 (Jasone); azkoitia@aek.org eta euskara@azkoitia.net