Berriak
Andramaixetako proposamenak aztertzeko bilera egingo da datorren asteazkenean
2013ko Andramaixetan herritarren parte hartzea indartzeko beste ahalegin bat egin nahi du Udalak. Horretarako, atal berezi bat jarri du udal webgunean, eta herriko leku esanguratsuenetan ere galdetegi bat jarri du, herritarren iritzia biltzeko. Horrez gain, datorren asteazkenean (uztailak 10), herriko talde, eragile eta norbanakoekin bilera ireki bat egingo du, gaia jorratzeko. Bilera Elkargunean izango da 18:30eam, eta bertaratu eta parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak Udalak.