Berriak
Ekobailara proiektua garatzeko sei lagun kontratatu dira Enplegu Planaren barruan
Urola Erdiko enplegu planaren barruan aurkeztutako Ekobailara proiektua ari da, pixkanaka-pixkanaka, garatzen. Horretarako sei lagun kontratatu dira (hiru bailarako bost udalen laguntzaz), Lanbideren bidez, eta dagoeneko ari da bakoitza bere alorra lantzen: turismoa, konposta, nekazarien produktuak merkaturatzea... Kontratazioak sei hilabetekoak izango dira. Bestalde, enplegu planaren barruan antolatu diren formazio ikastaroak ere martxan daude eta 45 lagun ari dira parte hartzen hiru ikastoretan. Azkenik, AtaBe ekintzailetasun eta autoenplegu proiektua martxan jartzeko aurreneko gestioak ere egin dira.
Enplegu planaren barruan, bailarako egoera sozioekonomikoen datuak ere aztertzen dituzte eta dagoeneko egin dute apirileko txostena. Hemen duzue eskuragai.