Berriak
Astelehenean, Aniztasun Kontseiluaren bilera
Aniztasun Kontseiluaren hurrengo bilera astelehenean izango da (hilak 17), 18:30ean, Elkargunean. Honako gaiak jorratuko dituzte: 2013ko IPAKA aniztasun jaiaren balorazioa, zurrumurruen aurkako taldea, eta hortik aurrera, bertaratzen direnek planteatzen dituztenak. Bilera irekia izango da eta parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak Udalak.