EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Azkoitian izango da larunbatean. Larunbatero Gipuzkoako herri ezberdin batean izango da Ekobira, Larraitzen ekainaren 30ean amaitu arte. Azkoiti ostean, Hurrengo herriak bisitatuko ditu aurtengo EkoBirak: Irun, Zumaia, Lazkao, Mutriku, Donostia eta Larraitz.
LarunbatekoEkoBira Azkoitia herriko elkargunean ospatuko da 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bisitari guztiek egiaztatuko dute "beste kontsumo era bat posible dela".
Bizimodu jasangarria egiteko aukerak badaude elikadura alorrean eta baita energia-kontsumoan, aisialdian eta abarretan eta hori ikusgai jarri nahi du EkoBirak. Produktu eta zerbitzu ekologikoak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak, kontsumitzeko aukerak azalarazi nahi ditu. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da Kutxa Ekogunearen ildo estrategikoetako bat eta horren harira sustatu du proiektu hau hirugarren urtez.
Honakoak dira Azkoitiko EkoBiran izango den postuetako partaideak:
ELIKADURA SUBIRANOTASUNA
- Mikel Jauregialzo eztiak.
. Izarraitz gazta
ESKULANGINTZA
. TELARISTA URBANA. Erropa
. BE HAPPY, haur eta helduentzako osagarriak.
. MAI KYK. Ehun artisautza.
. Los broches de Rosa. Bitxiak
. Joikir
. Jone Perales. Narruzko bitxiak
. Olivia handmade with love, erropa
. Pakitas broches, bitxiak
. Hazi eta hezi,
. Lina collection, bitxiak
KIROLA
. Aitzaki kirolak, kirol produktuak
EKOETXEA
. EKOZON STORE. Energia berriztagarria eta produktu ekologikoak.
. Nagore. Intxausti, garbikariak
BERRERABILPENA
. KURUNKUN. Haurrentzako artisautza.
HEZKUNTZA
. ITSASGELA. Arrantza jasangarria
. Topagunea
Kutxa EKOGUNEAK partaide eta bisitari guztientzako harrera puntua izango du. Bertan EkoBiraren inguruko informazio guztia eta zozeketen berri emango du.
Herri jaien kartela, berriz, honakoa duzue: