Gazteekin zerbait berezia egin nahi da, haurrei arreta berezia eskaintzea; erromexe potentziatu nahi dugu eta festa adin guztietara zabaldu. Hala azaldu du Esther Lizarralde zinegotziak. "Guzti hori nola egin aztertzen ari gara, eta prozesu horretan azkoitiar guztiak inplikatzea nahi dugu. Beraz guztiak animatzen ditugu galdetegi hori bete euren iritzia ematera".
Berriak
2013ko Andramaixetarako herritarren proposamen eta ekarmenak jaso nahi ditu Udalak
Uztaila iristear da eta dagoeneko ari da sumatzen festa usaina. Gero eta gertuago daude 2013ko Andramaixek eta Udala ari da jada festen inguruan lanean. Festa herrikoietan sinesten du, azkoitiarrek parte hartu, bizi eta gozatzeko moduko festetan, eta horregatik legegintzaldia hasi zenetik jaietan herriko talde eta herritarrak inplikatzeko ahaleginetan ari da. Eta horretarako bide berri bat ireki du aurten: gaurtik uztailaren 10era bitartean, azkoitiarren iritzia jasotzeko galdetegi bat jarri da udal webgunean eta baita herriko gune esanguratsuenetan ere, azkoitiarren iritzia ekarpenak jasotzeko.
Horrez gain, herriko talde eta elkarteekin bilera bat ere egingo da, haien parte hartzea indartzeko zer egin aztertzeko. Bilera uztailaren 10ean izango da Elkargunean, arratsaldeko 18:30ean.