Berriak
Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko egunarekin bat
Gaur, ekainak 28, Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna da eta egun horrekin bat egin du Azkoitiko Udalak. Horregatik, hiruki arrosa ezarri du udaletxeko balkoian, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak proposatuta. Hiruki Arrosa naziek erabili zuten homosexualak bereizteko konzentrazio eremuetan eta gaur egun sarraski hura gogoratu eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen da.