Berriak
Festetarako zure proposamenak entzun nahi ditugu
Udarekin batera Andramaixek gerturatzen hasi dira eta Udalean hasi gara festetako egitaraua prestatzen. Festa herrikoi, parte hartzaile eta anitzen aldeko apustua egin nahi dugu 2013an ere, eta horretarako azkoitiarron iritzi, proposamen eta ekarpenak entzun nahi ditugu. Zure iritzia jakin nahi dugu, zure proposamenak entzun, eta zure ideiak jaso, eskaintzeko eta emateko asko duzula sinesten dugulako.
Horregatik, eskertuko genizuke honako galderei erantzutea:
- Aurtengora begira, nola indartuko zenuke parte hartze hori?
- 2013ko Andramaixetarako ideia edo proposamen zehatzik baduzu?
Bidali zure erantzunak komunikazioa@azkoitia.net helbidera, gustura jasoko ditugu.
Animatu eta parte hartu!!