Parte hartzea doakoa eta irekia da, eta herritar guztiak daude gonbitatuta: euskaraz "zerbait" dakitenak, urtean zehar euskara ikasi dutenak, mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere, maila txikiko lagunekin hizkuntza partekatu nahi dutenak.
Hala ere, ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere antolatzen ditu Banaiz Bagarak eta jarduera guztietan haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuta daude elkarrekin parte hartzera.