Txartel saridunen jabeak euskara zerbitzuarekin jarri behar dira harremanetan 943 857175 telefonora deituz, euskara@azkoitia.net-era idatziz ala udaletxeko tarteko solairuko idazkaritza barruan dagoen euskara zerbitzutik pasatuz.
Berriak
Bai Euskarari zozketako bi saridunek astelehenera arte dute saria jasotzeko epea
Bai Euskarari Ziurtagiridun saltokietan egindako zozketako hiru saridunetatik bakarra agertu da, oraingoz. 2282 zenbakidun txartela Axen Alberdi "Aiztarri"k zuen, eta jaso du 200 euroko erosketa txartela. Beste biak, ordea agertzeko daude: 0002 zenbakia, Aldalur gizonezkoen jantzien dendan saldutakoa eta 2010, Dean tabernan saldutakoa. Bi txartel horien jabeek astelehenera arte dute saria jasotzeko epea; agertu ezean, ordezkoak sarituko dira: 2186, FK kopistegian saldutakoa, eta 2090, Dean tabernan saldutakoa.