Berriak
Laudioko emakumearen hilketa salatzeko, elkarretaratzea ostiralean
Laudion erahila izan den emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak, eta Udalak ere bat egiten du deialdi horrekin. Elkarretaratzea bihar izango da (ostirala), 19:00etan, Herriko plazan. Erasorik ez erantzunik gabe lemapena egingo da elkarretaratzea. Bertaratzeko deia luzatzen die Udalak herritarrei.