Testuinguru honen baitan garatu zen joan den ostiralean, maiatzak 31, ikastetxeen arteko bilera. Lan bileraren helburua, irakaskuntza metodologia berrien aplikazio esperientzia on bat ezagutu eta elkarrekin ikastetxeetan izan dezakeen aplikagarritasunaz hausnartzea izan zen.
Bertan, Mondragon Team Academy-ko irakaskuntza metodologia berritzailea ezagutzeko aukera izateaz gain, haiekin elkarlanean proiektu bat aurrera eraman duen Arizmendi Ikastolako irakasle batek metodologia berritzaile horiek aplikazioan izandako esperientzia azaldu zuen. Era berean, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko hiru ikaslek irakaskuntza tradizionala eta berritzailearen inguruan dituzten ikuspegiak partekatu zituzten, beti ere bizi izandako esperientzien arabera.
Lan bileraren ikuspegia oso dinamikoa eta parte hartzailea izan zen. Esperientzia desberdinak ezagutu eta konpartitzeaz gain, gaiaren inguruko ikuspegi eta planteamendu desberdinen inguruan elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko beta eman zuelarik, taldekako dinamika desberdinen bidez.
Parte hartu zuten bailarako ikastetxeetako irakasleek, orientzatzaileek eta zuzendariek aldaketaren beharra barneratuta dutela nabarmendu zen, planteatu ziren hainbat ekintza akziora eramateko konpromisoa agertu zutelarik. Jasotako balorazioak oso onak izan ziren eta erronka honen baitan elkarlanean jarraitzeko ideia goraipatu zen.