Proiektu hori Azkoitia eta azkoitiarrentzat oso garrantzitsua dela adierazi die Jaurlaritzako arduradunei, herrian alokairu sozialeko etxebizitza premia handia dagoelako eta garai zail hauetan babes sozialak lehentasuna izan behar duelako. Horrez gain, azaldu die nola bere garaian eskola eta lokalak hustu eta bertan bizi ziren bi familia ere atera behar izan zituztela lan horiek lehenbailehen hasteko, eta orain geldirik egoteak ez duela zentzurik.
Jaurlaritzako ordezkariek adierazi diote lizentziarekin aurrera jarraitzeko asmoa dutela, baina une honetan Etxebizitza Saileko lehentasunak aztertzen ari direla eta lehentasunen zerrenda hori udazkenean egingo dutela, datorren urteko aurrekontuen arabera. Zerrenda hori osatu bezain pronto Azkoitiko Udalari bidaltzekotan gelditu dira, eta bien bitartean Azkoitiko etxebizitza beharren inguruko informazioa bidaltzeko eskatu diote alkateari.
Egoera horren aurrean, honakoa adierazi nahi du Udalak:
- Floreagako alokairu sozialeko etxeen proiektua lehenbailehen martxan jartzeko bere esku dagoen guztia egingo duela. Jaurlaritzaren erabakien gainean egongo gara, eta behar diren bilera guztiak egingo ditugu Azkoitiko proiektuak lehentasun izaten jarrai dezan. Izan ere, babes sozialak politika publikoen lehentasun izan behar dutela sinesten dugu, eta Azkoitian errenta sozialeko etxebizitzak premia-premiazkoak direla argi dugu. Etxebizitza eskubidea herritar guztientzat bermatzea ezinbestekoa delakoa gaude, eta alokairu sozialeko etxebizitzak eskubide hori bermatzeko behar-beharrezkoak dira.
- Eta Eusko Jaurlaritzak ere beste horrenbeste egitea espero dugu. Datorren urteko aurrekontuetan behar sozialak lehenetsiko dituela espero dugu, herritarren babes sozialak bestelako azpiegituren gainetik ezarriko dituela, hori egitea ezinbestekoa izango baita alokairu sozialeko etxeen proiektuak aurrera ateratzeko.