Berriak
Aittolako parkean zaborra behar bezala jasotzeko eskatzen die Udalak herritarrei
Arbolape bat zaborrez beteta agertu da asteburuan Aittolan. Hara joandako hainbat herritarrek sortutako hondakinak bertan uztea erabaki dute, nonbait. Jarrera hori salatu eta hondakinak Otarre pareko edukiontzietara eramateko eskatu nahi die Udalak herritarrei. Ingurumena zaintzea guztion ardura eta erantzukizuna da eta gizalegez jokatzea ezinbestekoa da gure parajeak behar bezala mantentzeko.