Berriak
Xabier Munibe Ikastolako ikasleak udaletxea bisitatu dute
Xabier Munibe Ikastolako LH4ko ikasleak udaletxean izan dira gaur bisitan. Tokiko erakundeen funtzionamendua izan dute ikasgai eskolan, eta gaur bertatik bertara ikusi nahi izan dute zertan datzan.
Ana Azkoitia alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik egin diete harrera eta eurek lagunduta, udaletxeko sail guztiak eta bertan egiten dutena hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute. Udalaren jarduna, Udalbatzaren antolaketa, udal osoko bilkuren maiztasuna, batzorden zeregina, e.a. azaldu dizkiete gaztetxoei.
Galderak eta eskaerak ere egin dituzte. Skate park-ea egitea edota San Andres jaietan Shakira ekartzea proposatu duenik ere izan da.