Horren inguruan kontzientziazio lanarekin jarraitzeko, Udaleko Berdintasun arloak egitarau zabala antolatu du azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira. Egitarauari gaur emango zaio hasiera "Ireki leihoak... utzi argia sartzen" lelopean, Elkarguneko tunelean ikusgai dagoen erakusketarekin. Etzi, asteazkena, indarkeria egoera batetik bizirik atera den emakume batek bere testigantza emango du.
Eraskusketa eta testigantza
"Ireki leihoak... utzi argia sartzen!" erakusketak indarkeria matxistaren errealitate dramatikoa ikustaraztea du helburu, datuen eta zifren bidez. Erakusketa hainbat informazio-leihok osatzen dute, benetan bizi den egoera islatuz. Hala ere, Berdintasun arloak zabaldu nahi duen mezua itxaropenarena da. "Erraza ez den arren, laguntzarekin, indarkeria egoeretatik atera daiteke". Horri buruz hitz egiteko, etzi, asteazkenean, bizirautea lortu duen emakume batek bere testigantza emango du Elkargunean, 18:30ean. "Ez zaude bakarrik" ("No estás sola") izenburua jarri zaio hitzaldiari.
Egitarauaren baitan, haurrek ere badute espazioa. Izan ere, "prebentzioa haurtzarotik landu beharrekoa da. Berdintasuna, bizikidetza edo errespetua barneratzen joaten dira familian, aisialdian, eskoeltan… Horretan, hezkuntza oinarrizko tresna da, eta horregatik lantzen ditugu gai hauek guztiak eskoletan, programa ezberdinen bitartez", gehitu du Zubillagak. Testuinguru horretan, "Nire espazioa eman" izenburupean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako bakarrizketa eskainiko da. Ikuskizuna igandean, hilaren 26an, izango da 18:00etan Elkargunean. Haurrek arduradun batekin joan beharko dute.
Era berean, Gazteria Zerbitzuak, kaleko hezitzaileekin elkarlanean, ekintza sinbolikoa egingo du kaleetan. Jaitsi egitaraua