Berriak
Saneamendu sarea berritu da Julio Urkixo kalean
Gipuzkoako Urak-ek Julio Urkixo kalean saneamendu sarearen berritze lanak egin ditu 10 eta 12 zenbakien artean. Hormigoizko hoditeria zaharrek ur-ihesak zituztenez, ura sartzen zela garajeetara ikusi zen. Jarduketa aprobetxatuz 52 metroko luzera duen hoditeria berria sartu da eta ur zikinak eta euri urak bereizi dira. Astebete inguru iraun dute lanek eta 11.500 euro kosta dira.