Iraurgi Berritzeneko ordezkariek Urola Erdiko turismoaren erradiografia aurkeztu die foro arduradunei, bailaran ditugun helburu eta erronkak azalduz.
Era berean, Iraurgi Berritzenek bailaran burutzen duen lanketa, eta duen funtzionamenduaren berri ere jaso du diputatuak.
Berriak
Iraurgi Berritzenek bailarako turismoaren erradiografia aurkeztu dio Foru Aldundiari
Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera egin dute gaur goizean turismoaren inguruko gaiak jorratzeko, eta ikuspegiak trukatzeko. Intsausti Jauregian izan da Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguez, Ana Azkoitia eta Nagore Alkorta alkateekin, eta garapen eta berrikuntza agentziako zuzendari Begoña Beobidekin batera. Era berean, Iraurgi Berritzenek bailaran burutzen duen lanketa, eta duen funtzionamenduaren berri ere jaso du diputatuak.