Klubeko zuzendaritzaren esanetan, “… Torneoa erritmo oso onean doa, 30 klubetako 85 jokalarik parte hartuko dute. Asturiastik, Kantabriatik, Zaragozatik, Nafarroatik, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik datoz. Hainbat dira titulua dutenak eta gehiengoak Nazioarteko Federazioaren (Fide) balorazioa du. Oso erritmo azkarreko txapelketa da, eta antolakuntzak tarteak aprobetxatzen ditu partaideen artean ausaz zozketak egiteko.
"Azpimarratzekoa da Anaitasuna-Kakuteko bazkideen eta kolaboratzaileen lana, eskertzekoa Azkoitiko Udalak utzitako baliabideak eta Elkargunea, arbitro taldearen lana Mikel Almansa buru dela, eta nola ez, Azkoitiko babesle eta saltokien laguntza. Guzti hori beharrezkoa da jokalari bakoitzak bere saria izan dezan, eta horrela, azken sailkapenaz gain, hainbat sari emango ditugu. Helburua da xakearen bueltan goiz atsegina igarotzea, lagun eta ezagunak elkartzea eta giro ona sortzea".