Lanketa Dendartean - Gipuzkoako Merkataritza Elkarteak egingo du, eta faseka burutuko da. Lehenengo Herrixen Elkarteko kideei digitalki helaraziko zaie galdetegia, eta ondoren, Dendartean elkarteko arduradun bat saltokiz saltoki joango da informazioa jaso ahal izateko, eta ordura arte erantzun ez duten establezimenduek galdetegia bete dezaten.
Udaletik saltokiei galdetegia betetzeko eskatzen zaie, egin ditzaketen ekarpenek zerbitzua hobetzeko balioko dutelako.
Halber, herritarrei ere egingo zaie galdeketa, kalez kale ibiliko baitira arduradunak informazioa jasotzen.
Errekauek zerbitzua martxan jartzea, Azoka Plazako eraberritze lanekin eta merkataritzaren dinamizazioarekin batera, Europatik jasotako Next Generation funtsen testuinguruan sartzen da. Izan ere, Udalak 1.362.949,60 euroko dirulaguntza jaso du Europatik azoka eta merkataritza biziberritzeko.
Udalak berriki atera ditu lizitaziora azoka plazako obrak, eta horri lotuta, Errekauek proiektua abian jartzea da asmoa.
Errekauek
Erosleek Watsapp bidez egin ahalko dute enkarguen zerrenda, eta erosketak etxean bertan jaso ahalko dituzte, azoka plazan egokitzen den kontsignan edo establezimenduan bertan, bezeroari ondo datorkion ordutegian.
Herritarrei egunerokotasunean erraztasunak emateko modu egokia delakoan eskainiko da zerbitzua.