Txalo Produkzioak-ek eta La Mandangak ekoitzitako komedia zirraragarria azaroaren 4an, 19:00etan aurkeztuko da Baztartxon. Sarrerak eros daitezke aurrez www.azkoitia.eus/agenda edo www.entradium.com webguneen bidez.
Antzezlanaren zuzendari Mario Hernándezen arabera, “Miguel Mihuraren eta bere “Tres Sombreros de Copa” obra ikonikoaren absurdoa eta dibertimendua omentzen ditu antzezlanak, baina omenturen batean antzezlanaz Luis García Berlangaren ispiritua jabetzen da”. “Lehenengo zatian -gaineratu du- erritmoa eta tonua vodevil klasiko edo endredozko komedia batena den arren, bigarren zatian pertsonaiak iristen diren zitalkeri, erruki, mespretxu eta samurtasun maila oso Berlangarena da”.
Sinopsia
Ekintza Los Angelesko aldirietan dagoen motel arrunt batean gertatzen da, Oscar sarien zeremoniaren egunean. Leihoetatik, urrunean, Hollywood-en kartel erraldoia ikusten da.
Óscar Manzano zuzendari gazte bat da, eta haren film laburra sarietarako izendatuta dago. Motel horretara iritsi da, Kultura ministro Guillermo Barrientos eta Ogasun ministro Irene Navarro lagun dituela. Bi politikariak xextran dabiltza etengabe, ez baitute elkar jasaten, eta zeremoniarako ordu batzuk falta direlarik, hara non agertzen den Óscarren gelan Pauline neska gaztea, Guillermok ezkutuan kontrataturiko "escort girl" bat, Óscarren neskalagunarena egiteko galan eta alfonbra gorrian. Laukote ezinezko honek beren bizitzetako gaurik eroena biziko du motel isolatu horretan, gizaki guztiok elkartzen gaituen zerbaitetan kateaturik: ametsak, eta ametsok lortzeko bidean galtzen den guztia.