Izan ere, Emakumeok Mugimenduan egitasmoaren baitan egindako ikerketaren arabera,18 eta 64 urte bitartekoen artean, hiru emakumetik bat ez da aktiboa, astean 120 minutu baino gutxiago eskaintzen baitizkio kirolari. Gainera, inaktibotzat dute beren burua, eta hori sinesten dute. Errealitate horri erantzuteko xedez sortu da APPa.
Emakumeok Mugimenduan IOS zein Android sistema operatiboetan erabilgarria den doako aplikazioa da. Bi helburu nagusi ditu: batetik, Gipuzkoako emakumeei egunerokoan egiten duten jarduera fisikoa erregistratzeko aukera eskaintzea, horren bidez, haien ohituretan eragiteko eta haiek motibatzeko; eta bestetik, mugimenduarekin bat egiten duten emakumeen sarea eratzea, ikerketaren bidez detektatu ziren mugak (hala nola, bidelagun falta, denbora falta, estereotipoak edo beldurrak) gainditzen laguntzeko.
Berriak
Emakumeok Mugimenduan aplikazioa aurkeztu du Foru Aldundiak
Emakumeok Mugimenduan APPa ezagutarazteko Txita ibiltaria Azkoitira etorri da gaur. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kirol Zuzendaritzaren bitartez, emakumea eta kirola programaren baitan, emakumeen aktibotasuna sustatzeko APP-a aurkeztu du. Aplikazioa ezagutarazteko eta herritarrei hurbiltzeko asmoz, Txita ibiltaria herriz-herri dabil eta gaur gurean izan da.