Autobuserako izen-ematea
Kontzertu egunean, ekainaren 14an, autobusa 18:00etan aterako da Azkoititik, Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik. Bueltako ibilbidea kontzertua amaitutakoan egingo da.
Izena emateko ondorengo urratsak jarraitu beharko dira:
-Kursaal Elkarguneko www.kursaal.eus webgunearen bidez kontzerturako sarrera erosi behar da.
-Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, autobuseko tokia erreserbatu beharko dute Azkoitiko udaleko kultura sailera deituta (tlf: 943 85 71 70) edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita.
Autobuserako erreserba azaroaren 8a baino lehen egin beharko da.
Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertu egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egingo dute ordainketa.