Berriak
Andramarietan balkoietan jartzeko banderak bihar eskuratu ahalko dira Kontzejupean
Udalak, Andramari jaien atarian, balkoietan Azkoitiko bandera zintzilikatzera animatu nahi ditu herritarrak. Iaz banatu zituen Udalak banderak estrainekoz, eta aurten ekimena errepikatzea erabaki du. Iaz saldu gabe geratu ziren berrehun eta piku bandera salgai egongo dira bihar, osteguna, Kontzejupean, 17:30etik 19:00etara.
Banderak prezio sinbolikoan, bi eurotan salduko dira, eta aurreko urtean bezala, jasotzen den dirua Herrixen Merkatari Elkartearentzat izango da.
Iaztik banderak gordeta dituztenek, berriz, iazkoak aprobetxa ditzakete aurtengo Andramarietan balkoiak apaintzeko eta festa giroa sortzeko.