"Kirola -azaldu du alkateak- egiteko aukerak gero eta zabalagoak dira, eta espero dut herritarrek kalisteniaz gozatzea. Kontuan hartu, kirola osasuna dela eta udal honen ardura ere bada, osasun komunitarioa zaintzea eta horretarako baliabideak jartzea, eta eskaera ikusita, horixe egin dugu. Herrian kalistenia parkea nahi zutenekin adostu dugu tokia eta jada martxan dago, beraz, esan ohi den moduan, osasunez urra dezatela".
Norbere gorputzaren pisuarekin ariketa fisikoak egitean datza kalistenia. Gorputzak erresistentzia lana egiten du indarra zein gaitasun kardiobaskularra areagotuz. Geroz eta jarraitzaile gehiago dituen kirol modalitatea da.