Antzezlanerako sarrerak eskuragarri daude www.azkoitia.eus/agenda edota www.entradium.com atarien bidez. Martxoaren 31n, 19:00etan izango da ikuskizuna, Baztartxo Antzokian. Obraren ekoizleek eskatuta, formato txikirako egokiagoa delako antzezlana, sarrera kopurua 250 ikus-entzulera murriztu da.
"Sexberdinak", Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia
Bi lagunen arteko istorioa da "Sexberdinak". Garun-paralisia duen kazetaria eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzailea dira protagonistak, eta euren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte, inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Mireia Gabilondok zuzenduta, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia dira oholtza partekatuko duten bi aktoreak.