Bai Maite López Las Herasek eta bai Juan Rarmon Alberdi Ibarmiak hainbatetan jaso dute aurretik ere, Udalak eta Azkoitiko Kultur Elkarteak antolatzen duten Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako saria.
Sari banaketa ekitaldia otsailaren 10ean, 19:00etan izango da udaletxean. Ekitaldia irekia da eta nahi duen oro bertara daiteke.
Azken urteetan, Udala saritutako ipuinak argitaratzen joan da. Labetik atera berria da 2019-2022 urteetan sarituak izan ziren lanak jasotzen dituen liburua eta sari banaketa ekitaldian aurkeztuko da.
Berriak
Maite López Las Heras azkoitiarrak jasoko du 41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lehen saria
41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren lehenengo saria Maite López Las Heras azkoitiarrak jasoko du "Haize Hego" lanarengatik.
Gaur egun, Elgoibarko bizilaguna den Maite López Las Heras idazlea, poeta eta itzultzailea da. Plazaratu dituen azken lanen artean daude "Amatu" saiakera librua eta "Poetandreak literatura greko-latindarrean" poesia-lana.
Bigarren saria ere Azkoitian geratuko da. Juan Ramon Alberdi Ibarmiak eskuratu du "Zuhaitz Eroriaren Adaxka" ipuinarengatik, eta hirugarren saria, Gotzon Plaza Jaio bilbotarrak etxeratuko du "Aingerutxo Beltzak" izenburupean aurkeztutako lanari esker.