Tabernetako dekorazioa baloratzera 19:00etatik aurrera joango dira. Sari banaketa 21:00etan izango da Herriko plazan.
Mozorro lehiaketan parte hartzeko 16 urte edo gehiago behar dira. Bestalde, epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.
Berriak
Udalak ireki du Inauterietako Mozorro eta Ondoen Dekoratutako Taberna lehiaketetan izena emateko epea
Eman daiteke jada izena Inauterietako Mozorro eta Tabernen Dekorazio lehiaketetan. Parte hartu nahi dutenek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan eman beharko dute izena otsailaren 17a baino lehen. (Ordutegia, astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era).
Bi lehiaketak otsailaren 18an izango dira. Egun horretan Mozorro Lehiaketako partaideak eliza ataritik pasatu beharko dute 19:30etatik 20:30era bitartean epaimahaikideek erabakia har dezaten. Hileta tokatuko balitz, epaimahaiko kideak Plazaberrin egongo dira, erdi parean eta handik igaro beharko dute lehiakideek.