Saioak HH5, LH1, LH2 eta LH3ko haurrei zuzenduta daude.
Tailerrak doakoak dira eta otsailaren 2an amaituko da izena emateko epea. Izena eman daiteke liburutegian bertan edo 943 85 08 98 telefonora deituta.
Berriak
Haurrentzat Idazketa Tailerrak, Aizkibel Liburutegian
Aizkibel Liburutegiak Idazketa Tailerrak antolatu ditu umeentzat. "Asmatu dezagun ipuin bat" goiburupean, Miruren eskutik, saioak ostiralean, otsailaren 3an izango dira. Tailerrak euskaraz eskainiko dira eta bi txanda egingo dira. Lehenengo saioa 17:30etik 18:30era izango da, eta bigarrena, 18:45etik 19:45era.