Hilaren 24an, goizeko 11:00etan hasita, honako ibilbidea egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik:
• Bizkargi Plaza; 10 minutu inguruko geldialdia umeen eskutitzak jasotzeko.
• San Jose Egoitza.
• Auzmendi bidetik Ikastolako Aterpera; 10 minutu inguruko geldialdia egingo dute eskutitzak jasotzeko.
• Floreaga auzoa
• Oteiza Frontoiak
• Altzibar auzoa. Anaitasuna Plazan beste 10 minutuko geldialdia egingo dute.
• Altzibartik buelta, Ibaiondotik pasatuko dira.
• Aizkibel Liburutegi paretik Trenbidearen Zumardia kalea zeharkatuko dute.
• San Martin auzoa.
• Berriro Trenbidearen Zumardia aldetik, Julio Urkixotik igaro eta Balda Plaza aldera hartuko dute.
• Kale Nagusitik igaroko dira (Plazaberri)
• Eliza atarira 12:15 -12:30 inguruan iristea aurreikusten da.
Gogoratu geldialdi labur horiek eskutitzak entregatzeko bakarrik direla.
Ez ahaztu haurraren izena eta telefonoa argi ipintzea, eskutitz guztien artetik 10 zozketaz atera, eta oparia jasoko baitute.
Behin eliza atarira iritsita, haurrek Olentzerorekin eta Mari Domingirekin aurrez aurre egon eta argazkiak ateratzeko parada izango dute, pandemia aurreko garaietan bezala.