Udalak 2005ean jarri zuen karilloia, baina azken urteetan ez da funtzionamenduan ipini. Aurten, herriko ondarea ezagutzera emateko xedez, Ondare zinegotzi Juan Bautista Mendizabalek sustatuta, berriro martxan da.
Berriak
Urteetan isilik egon ostean, karilloia martxan jarri da Gabonetarako
Urteetan isilik egon ostean, herritarrek berriro entzungo dute karilloia. Udalak plazako karilloia martxan jarri du eta datozen egunetan Gabon doinuak entzungo dira egunean bitan, 12:00etan eta 20:00etan. Hator Hator edota Gaueko Izar abestiak joko dira perkusiozko musika tresnari esker.
Urtarrilaren 7ra arte, entzun ahalko da karilloia.