Berriak
Abenduaren 31n amaituko da zenbait hobari eskatzeko epea
Ordenantza fiskalen aldaketa dela-eta, familia ugaria izateagatik hobari eskaerak, ibilgailu historiko, hibrido eta elektrikoengatik hobariak eskatzeko eta ibilgailuetarako desgaitasunagatik salbuespenak eskatzeko azken eguna abenduaren 31 da, 2023an kontuan hartu ahal izateko. Eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan aurkez daiteke 07:30etik 15: 30era, edo elektronikoki, Udalaren web orriaren bidez.