Euskal taldeak euskaraz eta gazteleraz abesten jarraitzen du lan honetan, eta euskara eta flamenkoaren arte fusioa alboratu gabe jarraitzen dute. “Dena den, disko hau nolabait inflexio puntu bat izan da taldearen ibilbidean saltu kualitatibo handia emanez”, diote.
Izan ere, Jaime Stinus musikari eta ekoizleak ekoiztu du lan berria, eta horretaz gain, goi mailako musikarien parte-hartzea izan du taldeak album honetan; hala nola, Iñaki Salvador (pianoa), Karlos Aranzegi (batería), Lutxo Neira (baxua), Luis Moreno ‘Pirata’ (haizeak), Bixente Martinez, Jaime Stinus (gitarrak), Ruben Perez (kongak) eta Lara Mitxelena eta Gema Ines (txalaparta). “Diskoan parte hartu duten musikariekin eta Jaime Stinusekin bizitako uneak izan dira prozesu guzti honen altxorrik nagusiena. Egia esan, zalantza momentuak ere izan ditugu, flamenkoak garenoi gure konfort-zonatik ateratzea zaila baita, baina une horietako bakoitzean erabaki zuzen bat egon da”, azaltzen du Yoni Camachok, taldeko abeslariak. Hala, Camachoren arabera, pauso garrantzitsu bat eman du taldeak bere ibilbidean, “soinu berri eta fresko batekin itzuliz, gogoz eta ilusioz beterik”.
Konfort-zonatik kanpo lanean
Jaime Stinus ekoizlea ere bat dator horrekin, izan ere, konfort-zona horretatik ateratzea izan zen musikari, konposatzaile eta ekoizlearen helburua: “Konfortzonatik ateratzea beti da erronka artista batentzat, eta askotan puntu horretan sortzen da inspirazioa. Kasu honetan, diskoaren izenak dioen bezala, uste dut zortea izan dela”. Zentzu horretan, Stinusek taldeari proposatutako gauzetako bat izan zen beraien linea musikala birbideratzea orain arte egindako moldaketa latinoak saihestuz, “soul, groove, pop eta rock doinuak zituzten base erritmikoak probatuz”.
Ekoizlearen beste proposamena nazioarteko eta belaunaldiarteko kantu baten bertsio bat egitea izan zen, eta hortik jaio zen “Heroiak”, duela bi aste kaleratutako singlea. David Bowieren “Heroes” abesti ezagunaren euskarazko bertsioa egiten ausartu da taldea, euskarazko hitzak Harkaitz Canoren idazlearenak dira. “Heroiak” singleaz gain, “Suerte” izeneko disko berriak 8 abesti gehiago daude, eta horien artean aurki dezakegu Luis Eduardo Auteren “Al alba” bertsioa. Kasu honetan ere euskarazko bertsioa egin du taldeak, eta Jon Martin izan da euskarazko hitzak osatu dituena. Kantu originalen artean, Iker Laurobaren “Larunbata” izeneko abestia dago diskoan, beste guztiak taldeko abeslaria den Yoni Camachorenak dira.