Berriak
Eman duzu izena Euskaraldian?
Berretsi edo eman duzu izena Euskaraldian? garaiz zabiltza oraindik. Aukeratu Belarriprest edo Ahobizi rola, eta anima zaitez aurtengo ariketan parte hartzera! Bihar da txapa jasotzeko azken eguna. Herriko plazan goizez 12:00etatik 13:00era, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era. Udaletxean eta Elkargunean ere buzoiak jarrita daude izena emateko, eta bestela, www.euskaraldia.eus atarian. Azkoitian jada 1398 lagunek eman dute izena.