Kanpaikada bakoitza eskerrik asko bat da, eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko...". "Norbaitek laguntza eskaintzen badu, eskerrak ematen zaizkio, baina laguntza bene-benetan eskertzen da, bat beharrean dagoenean, eta hori da zuek egiten duzuena. Zuen aurrean esan dezakedan bakarra da: Bihotz bihotzez, eskerrik asko".
Luis Arregi Ispisuk, elkarteko boluntarioak ere odol emaileei eman zien protagonismoa, eta Azkoitian lortzen diren emaitzak "emaileengatik" lortzen direla azaldu zuen. "Jasoko duzuen oroigarria urte askotako borondatearen adierazgarri da". Urtean 17-18 ateraldi izaten dira eta 780 odol-emaile ditu Azkoitiak. Bertan elkartutako emaileei esker, 2.313 odol poltsa bildu dira. "Pentsa, odol guzti horrekin zenbati luzatuko zitzaien bizitza, bejondeizuela egin duzuenagatik!". Luis Arregik Udalak emandako laguntza eta baliabideak ere eskertu zituen.
Herri bateko gaixoen beharrak %3aren donazioekin asetzen direla gehitu zuen Arregik, eta Azkoitian "zenbateko hori %7koa da".
Ekitaldi hunkigarria izan zen. Aurten 43 odol emailek jaso dute oroigarria. Omenduak izan dira odola 25 aldiz eman duten hamabost gizon-emakume, 40 eta 60 aldiz eman duten launa emakume, 50 aldiz eman duten hamar gizonezko, 75 eta 100 aldiz eman duten launa gizonezko, eta 125 aldiz eman duten bi gizonezko.