Etxebizitza partekatzen duten guztiak izan ahal izango dira onuradun, baldin eta errentamendu-kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Laguntzetatik kanpo geratzen dira sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzak, logelen alokairuak edota Bizigune programaren barruan daudenak, besteak beste.
Alokairu kontratuaren iraupenak gutxienez urtebetekoa izan beharko du eta alokairu errenta gehienez, 550 eurokoa.
Eskaerak, udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira edo www.azkoitia.eus atariaren bidez egin eskaera.