Lanegunetan Gurutze Gorria arduratuko da bidaiez eta bere ibilgailuetako bat erabiliko da. Asteburuetan, berriz, astean zehar Eguneko Zentroko erabiltzaileek erabili ohi duten furgonetarekin egingo dira joan-etorriak.
Azaroaren 2an hasiko da zerbitzua eta momentuz, behin behineko izaera izango du baloratu eta behin betiko ezarri aztertu aurretik. "Uste dut oso lagungarria izango dela zerbitzua, baina ikusi egin beharko da zer nolako erantzuna izaten duen eta horren arabera, joango gara egokitzapenak egiten", dio Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoak.
Beharrezkoa izango da familiako kide edo arduradun batek ibilgailua erreserbatzea joan-etorria egiteko, gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin. Familiako kide edo arduradun berak ordua eta geralekua zehaztu beharko ditu eta bertan itxaron erabiltzaileari.
Zerbitzuaren ordutegia 10:00etatik 19:00etara izango da astelehenetik igandera.
Bere osotasunean Udalak finantzatuko du zerbitzua eta erabiltzaileentzat doan izango da.