Berriak
Erlo Groupek enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa jaso du
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko hogeita hamahiru enpresek enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko. Ziurtagiria jaso dutenen artean aurkitzen da Azkoitiko Erlo Group taldea.
Ziurtagirien banaketa ekitaldia gaur goizean izan da Ordiziako Goierri Valleyen.