Berriak
Bihotz biriken bizkortzearen inguruko ikastaroa eskainiko du EusTESek igande goizean
EusTES, Euskadiko Osasun Larrialdi Teknikarien Elkarteak, Bihotz Birikien Bizkortzearen inguruko ikastaroa eskainiko du datorren igandean, urriaren 16an, Herriko plazan. Bihotz-Gelditzearen Kontzientziazioko Europaren Egunaren harira, eskainiko du elkarteak ikastaroa. Goizeko 11:00etatik 14:00etara izango da. Ez dago aurrez izena eman beharrik, interesa dutenek plazara agertu besterik ez dute. Informazioa: info@eustes.eus