Hitzaldia Iraia Aguirregabiria psikologoak bideratuko du. Gaur egun, Matia Institutuan dihardu prestatzaile gisa zaintzaileentzako prestakuntza ikastaroetan, eta terapeuta gisa Sendian programan.
Hitzaldietan, halaber, Sendian programaren baitan, zaintzaileentzako Azkoitian sortu nahi den laguntza-taldearen berri emango da.
Berriak
Pertsona zaintzaileen zaintzaren inguruko hitzaldiak
Kasu askotan menpekotasuna duten pertsonen arreta eta zaintza familiak bere gain hartzen ditu. Bikotea edo seme-alaben bat izan ohi da normalean zaintza lanez arduratzen dena. Horrek, neke fisiko eta emozionala eragin ditzake zaintzailearengan, lan gogorra eta estua delako. Horregatik garrantzitsua da zaintzailearen sindromearen seinaleak antzematea prebenitzeko edota egoera zuzentzeko.
Udaleko Gizarte Ongizate sailak zaintzaileen zaintzaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu "Zaintzaileak zaindu!" lelopean. Hitzaldi bera bi egunetan eskainiko da, bata goizez eta bestea arratsaldez. Bertaratu nahi dutenek aukera dute hitzaldia entzuteko urriaren 3an, astelehena, 10:30etik 12:00etara Elkargunean, edota toki berean, urriaren 5ean, asteazkena, 18:00etatik 19:30era.