Berriak
Ugarteigarango igerileku irekietan 48.147 sarrera izan dira udan
Ugarteigarango igerileku irekietan 48.147 sarrera erregistratu dira udako denboraldian. Igerilekuak zabalik egon dira ekainaren 10etik irailaren 11ra, hain zuzen.
Guztira, 94 egunek osatu dute irekiera epea eta batez beste, eguneko erabiltzaile kopurua 454 lagunekoa izan da.
Sarrera gehien ekainaren 16an izan ziren, 1.592, hain justu. Aldiz, erabiltzaile aldetik egunik baxuenak ekainaren 26a, uztailaren 26a eta irailaren 11 izan dira. Egun horietan ez zen erabiltzailerik izan.