Berriak
XXXIX. Inazio Iriarte Margo Lehiaketak baditu saridunak
Arrakastatsua izan da XXXIX. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa. 24 lagunek hartu dute parte eta epaimahaiari ez dizkiote gauzak erraz jarri. Lehenengo saria Arabako Artziniega herritik etorri den Fernando Uretak irabazi du, Ospeletxe bezala ezagutzen den etxearekin margolanarekin.
Bigarren saria Jokin Telleria beasaindarrak etxeratu du, gaur eliza atariak erakusten zuen irudia margotuz. Hirugarren saria, berriz, Felix Flamarique iruñarrak jaso du Uxer erreka pintatuta. Lanak ikusgai daude Portaleburu Erakusketa Aretoan. Bertan izan da sari banaketa eta jendetza erakarri du ekitaldiak. IKUSI ARGAZKI GUZTIAK HEMEN